Aurreko argazkira joan
    aurrekoa  |  hurrengoa   Kategoriak: [Eraikuntzak]  [Euskal Herritik : Bilbo :]          [ permalink ]
DiMAGE A2
200 mm
f 3.5
1/60 sec
64
ez
   Azkena....momentuz [2006-06-16]

Webgunea ixtera ez dira Legearen kaputxadunak etorri Bilboko gaztetxearekin egin moduan baina momentuz hauxe izango da paratuko dudan azken argazkia.

Haize berriak behar eta Buenos Airesen topa daitezkela pentsatuta... haruntza joan behar. Eta hauxe konprobatu bitartean tapiatuta mantendu beharko inbentu hau. Baina betiere, atzera be okupatzeko prest.

Berriz ikusi artean, kontent ta gaizto bizi.


Zein - Hurrengora arte



Bidali zure iritzia

Iritziak ( 12 )

Nere amak esaten duen bezela: hau nola jaten da, kutxarakin ala tenedorekin? Buenos Airesera jun, begiak gauza berriez bete-beteta... Eta kamara zorroan? Nere aldetik, itzul zaitezela laister! Ea nun egiten dedan nik orain eguneko lehenengo klik-a. Eskerrikasko Axier!
Patxi @ 2006-06-16

Gaztetxeak itxiko dituzte baina ez gure ilusioak
newton @ 2006-06-16

Gero arte!
Julen @ 2006-06-16

Eguneroko ohitura bihurtu da zure argazkia ikustea, barrapunto, sustatu edo hauetako bat irakurtzea bezala. Ea patagonia aldetik datozen haize frexkoak ideia berriak ekartzen dituzten eta bueltan argazki ederrak jartzen dituzun. Ondo izan!!
Gorka @ 2006-06-16

eguneko argazkia ikustea ohitura eta pajeo mentalak idatziz plazaratu, askatu eta konpartitzeko aukera (muxo muxo suposatzen duena). Milesker, gaiztoa izan zu ere eta bueltatu noski zure artearen beharra dugu eta artista :-)
heganegiten @ 2006-06-16

Veo que has decidido volar... que vaya todo ok por allá
Sarri @ 2006-06-16

Ondo pasa ozeanun beste alderdixan eta eskerrik asko onarteko danak atxik. Mua!
magali @ 2006-06-17

Oso ondo ibili! Gu hemen izango gara, zure argazkien gainean noiz klikatu... zain!
Zas @ 2006-06-17

Pomenen testua (http://www.eremulauak.com/artikulu.php?page=lekuak&id=188) irakurrita otu ote zaizu hara joatea? Edo hau eremulauak.com-en beste autobombo saio bat da?
gorka eremulauak @ 2006-07-19

Noiz arte ez dugu zure argazkiekin disfrutatzeko aukerarik izango? Ea laister itzultzen zaren zure bidaiatik eta argazki pila bat ekartzen dituzun. Jarraitu horrelako orri bikaina egiten!
Maite @ 2006-09-24

Argazki ederra
Angel @ 2006-09-27

Noizko berriz hemendik!?
oier u. @ 2008-01-03

*anonimoak Sarri ezizenez azalduko dira


Firefox-ekin askoz hobe     Webgune honetako edukiak kopiatu daitezke Creative Commons Lizentziaren arabera eta iturriaren URLa aipatuta     powered by Pixelpost     photoblogs.org     Formatu digital irekien alde     Bakea eta Askatasuna