Webgunea ixtera ez dira Legearen kaputxadunak etorri Bilboko gaztetxearekin egin moduan baina momentuz hauxe izango da paratuko dudan azken argazkia.
Haize berriak behar eta Buenos Airesen topa daitezkela pentsatuta... haruntza joan behar. Eta hauxe konprobatu bitartean tapiatuta mantendu beharko inbentu hau. Baina betiere, atzera be okupatzeko prest.
Nere amak esaten duen bezela: hau nola jaten da, kutxarakin ala tenedorekin?
Buenos Airesera jun, begiak gauza berriez bete-beteta... Eta kamara zorroan?
Nere aldetik, itzul zaitezela laister! Ea nun egiten dedan nik orain eguneko lehenengo klik-a.
Eskerrikasko Axier! Patxi @ 2006-06-16
Gaztetxeak itxiko dituzte baina ez gure ilusioak newton @ 2006-06-16
Eguneroko ohitura bihurtu da zure argazkia ikustea, barrapunto, sustatu edo hauetako bat irakurtzea bezala. Ea patagonia aldetik datozen haize frexkoak ideia berriak ekartzen dituzten eta bueltan argazki ederrak jartzen dituzun. Ondo izan!! Gorka @ 2006-06-16
eguneko argazkia ikustea ohitura eta pajeo mentalak idatziz plazaratu, askatu eta konpartitzeko aukera (muxo muxo suposatzen duena). Milesker, gaiztoa izan zu ere eta bueltatu noski zure artearen beharra dugu eta artista :-) heganegiten @ 2006-06-16
Veo que has decidido volar... que vaya todo ok por allá Sarri @ 2006-06-16
Ondo pasa ozeanun beste alderdixan eta eskerrik asko onarteko danak atxik. Mua! magali @ 2006-06-17
Oso ondo ibili! Gu hemen izango gara, zure argazkien gainean noiz klikatu... zain! Zas @ 2006-06-17
Pomenen testua (http://www.eremulauak.com/artikulu.php?page=lekuak&id=188) irakurrita otu ote zaizu hara joatea? Edo hau eremulauak.com-en beste autobombo saio bat da? gorka eremulauak @ 2006-07-19
Noiz arte ez dugu zure argazkiekin disfrutatzeko aukerarik izango? Ea laister itzultzen zaren zure bidaiatik eta argazki pila bat ekartzen dituzun.
Jarraitu horrelako orri bikaina egiten! Maite @ 2006-09-24