 |
|
|
|
Egilea eta webgunearen inguruan
Axier Lopez. Gure historiaren mende laurdena + 1 ikusitakoa. Makarraldeko bihotzean hazia, hezia eta berauk markatua.
Eta zergatik webgunea? Ba gehien bat ene burua argazkigintzaren mundutik larregi hurruntzen ez uzteko asmoz eginda dago.
Norberak gustuko dituen hobbie horiek egunerokotasunak apurka apurka irentsi ez ditzan.
Webgunea edo dena delakoari buruzko informazio gehiago jakin gura baduzue, argazkiren bat inprimatzeko moduko tamainan lortu, zure frustrazioen berri eman edota heriotz mehatxuak bidali hortxe goian daukazue harremanetan jartzeko formulariotxoa.
…eta azaltzen dena lapurtu al diezaioket?
Esteka honetan daukazue jakin beharreko guztia baina laburpen moduan esan daiteke…. argazki eta testuen jatorria mantenduz gero gura duzuena egin dezakezuela haiekin.
Ohartxo teknikoak
Inbentu hau nola dabilen jakin nahi duzuentzat, hortxe prozesua laburbilduta:
- Burmuina kitzikatu
- Minolta Dimage A2-ren obturadoreari eragin
- Etxeratu
- Phase One programan RAW formatuko jatorrizko argazkiak aukeratu, moldatu eta TIFF moduan esportatu
- Photoshop-en ireki eta azken ikutuak eman ondoren weberako prestatu
- PixelPost gainean eraikitako inbentu honetara igo, hizki batzuekin lagunduta
|
|
|
|
 |